Adelak, Nekanek eta Maitek (Loli Astoreka, Miren Gojenola eta Ana Elordi) ez dute elkarren berri izan azken hiru hamarkadetan. Separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bideari ekin zion arte. Tenore honetan, berrogeita hamarrak betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe. Berandu ote? Halako batean, amesturiko gizon-katxarroarekin egingo dute topo (Zuhaitz Gurrutxaga). Hori da Hiru antzezlanaren abiapuntua. Bihar eskainiko dute, 20:00etan, Astigarragako kultur etxean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply