Munduaren neurria Rafa Ruedak eta Oier Guillanek sortu duten formatu txiki-ertaineko kontzertu errezitaldian, munduaz mintzo diren poemak eta hitzak bildu dituzte. Vladimir Maiakovski, Jose Luis Otamendi, Alejandra Pizarnik, Angelica Liddell, Unai Iturriaga eta beste hainbat idazleren hitzek tokia izango dute ikuskizunean. Lehen frogaldia ekainean Donostian egin ostean, Arrasateko Kulturaten eskainiko dute osorik errezitaldi musikatua, gaur.
Gaur, 19:30ean, Kulturaten.
Leave a Reply