Abian da Bergarako Helduentzako Nazionarteko Txotxongiloen XII. Mostra. Igandera bitartean, txotxongilo-ikuskizun onenekin gozatzeko aukera izango dute hara joaten direnek. Gaur, Italiako Dromosofista konpainiak El cubo libre antzezlana taularatuko du Seminarioko karpan, 19:00etan; eta Merlin Puppet Theatre talde greziarrak, berriz, Clown’s Houses eskainiko du Zabalotegin, 20:00etan. Bihar, Kontakatillu taldeak Katilukada pieza antzeztuko du Seminarioan, 13:00ean. Beste hamaika lan ere eskainiko dituzte igandera arte, bai Zabalotegin baita herriko kaleetan ere.
Gaur, bihar eta etzi. Zabalotegin, gaztetxean eta herriko kaleetan.
Leave a Reply