Bertsotan idatziriko euskarazko antzezlana da Pankreas. Patxo Telleriak idatzitako testua Jokin Oregik zuzendu du. Telleriak berak antzezten du, Mikel Martinezekin eta Joseba Apaolazarekin. Tragikomedia honek pankreas transplante bat behar duen pertsonaia baten istorioa kontatzen du; pankreas transplantea egiteko, ordea, hildako bat behar izaten da. Endredo umoretsua da, baina etikari buruzko gai sakonak lantzen dituena.
Gaur, 21:30ean, Soreasu antzokian (Azpeitia).
Leave a Reply