Kupela taldeak dantzan jarriko ditu plazak datozen asteetan, Eutsi goiari disko berriaren aurkezpen birari ekin baitio. Bihar bertan, Aiako Aizterrazun izango da taldea, erromeria doinuekin giroa alaitzen, 18:30etik aurrera.
Eutsi goiari izeneko bosgarren lanean, betiko formulari eutsi diote Angel Larrañagak eta Xabier Alberdi Zabale-k, eurek bakarrik sortzen dakiten zapore “autentikoa” lortzeko. Aitor Furundaren eta Mikel F. Krutzagaren ekoizpenarekin eta laguntzarekin, “lan alai eta, era berean, sentikorra” biribildu dutela azpimarratu du kritikak, bertsoa eta soinua berezko senarekin uztartuz.
Eutsi goiari disko berriaren aurkezpenetan, bihar, 18:30etik 21:30era, Aizterrazun (Aia).
Leave a Reply