Astebeteren ostean, banpiroei, zonbiei, psikopata odoltsuei, mamuei eta gainontzeko munstroei agur esateko garaia heldu zaie beldurrezko zinemaren zale donostiarrei, bihar bertan amaituko baita Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astea. Hala eta guztiz ere, azken bi egunetako programazioarekin gozatzeko aukera dago oraindik orain. Gaur eta bihar eskainiko dituzten pelikulez gainera, III. Zonbie Jaialdia egingo dute iluntzean Larratxo kultur etxean, eta bertan, Su Ta Gar, Cuarto Oscuro, Hyronika, Ebony Code eta Helldamm metal taldeek joko dute.
Gaur eta bihar, Antzoki Zaharrean, Viktoria Eugenian eta Larratxon.
Leave a Reply