Euskal literaturaren harribitxiak, rap erara

Azken urtebetean, oihartzun handia lortu du Imanol Epelderen Etxepare Rap proiektuak. Euskal literaturaren hainbat klasiko rap estilora moldatu ditu Epeldek, eta arrakasta handia erdietsi du sare sozialetan. Jendaurreko aurreneko emanaldiak Donostian eta Zarautzen egin zituen, eta jendearen erantzunarekin oso gustura dago: “Intentzioa modu ludikoan gure literatura tradizioko idazleak ezagutzera ematea da. Gero, gure txikitasunaz beti negarrez aritu beharrean, garena umorez hartzea eta barre egitea”, esan du. Abiapuntura itzuliko da gaur, Zarautzera, ia urtebeteko ibilbidea borobiltzeko.

‘Etxepare Rap’

Gaur, 22:30ean, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.