Film laburren jaialdia Errenterian

Atzo abiatu zen Errenteria Hiria Film Laburren XIX. Jaialdia. Euskal Herrian egiten diren gisa honetako zinemaldien artean zaharrenetakoa da, eta, aurten ere, egitarau mardula prestatu dute. Atzoko saioan, bederatzi film labur eskaini zituzten; gaur eta bihar, berriz, beste hamasei lan proiektatuko dituzte, bi emanalditan. Komedia, drama, misterioa, animazioa… askotariko estilo eta generoak izango dira ikusgai Niessen aretoan.

Errenteria Hiria Film Laburren XIX. Jaialdia

Gaur eta bihar, 19:30ean, Niessen zinema aretoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.