Euskal kantagintza berriak eman dituen musikaririk emankor eta beteranoenetakoa da Benito Lertxundi, Euskal Herrian zein kanpoan miretsia eta laudatua. Oriotarraren abesti asko herri kantutegiko klasiko bihurtu dira; itzulerako bidea egin dute, herri kantutegira ere jo izan baitu Lertxundik, Zuberoakora bereziki. Horrez gain, Bretainia eta Irlandako doinuak izan ditu iturri nagusi. Bere burua epikotasunaren abeslari gisa ezagutzera eman ostean, hamarkadotan kutsu intimistagoa hartu du haren musikak. Haren kantutegiaren lagin bat dastatzeko aukera izango dute bihar Oiartzungo Elorsoro kiroldegira joaten direnek.
Bihar, 22:00etan, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
Leave a Reply