Iragan den azaroaren 1ean ireki zuten estreinakoz Arrasateko Bibliotekan Itsaspeko bihotzak, Galtzagorri elkartearen areto literario berria. Aitziber Alonsok, Mireia Delgadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzendutako areto horrek, irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna lantzea du helburu, euskarazko haur literatura oinarri hartuta. Galtzagorri elkarteko arduradunen esanetan, “areto hau berritzailea da erabat, ez baitago haur literatura baliatuz genero berdintasuna lantzen duen honelako beste egitasmorik”. Aretoak Arrasaten du lehen geldialdia, baina ondoren Gipuzkoako hainbat herritara mugitzea aurreikusi dute.
Astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era, Arrasateko Bibliotekan.
Leave a Reply