“Euskaldun berri zaharrak”, entxuferik gabe

Rockeroek egin ohi duten modura, lan arrakastatsuenekin bilduma bat osatu dute Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek: Desentxufatuak. Duela ia 11 urte estreinatu zituzten Euskara sencilloaren manifiestoa eta Larru haizetara lanen zati onenen bilduma egin dute. Unplugged. “Argindar handiegia behar ez den antzokietarako. Atrezzo konplikaturik gabe, eta agertoki txikietarako”, zehaztu du Telleriak. Gaur eskainiko dute antzezlana, Usurbilen, 22:00etan, Sutegiko auditoriumean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.