Villa Soroan ikasiko duten neska-mutilak
Azaroaren 15ean, eraikin berria aurkeztu zuen Donostiako Zurriola ikastolak: Villa Soroa. Udaleko, aldundiko eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ordezkariak bildu ziren inaugurazio ekitaldira. Ategorrieta kalean dagoen eraikina XIX. mendeko etxea da, eta ikastolak 40 urterako alokairua sinatu zuen 2012an Donostiako Udalarekin, erabili ahal izateko. Haur Hezkuntzako 297 ikasle hartuko ditu egoitza berriak.
Leave a Reply