Amaitzear dago Irungo Oiasso Erromatar Museoak antolaturiko Bidasoko Nazioarteko XIV. Zinemaldi Arkeologikoa. Astebetean hamalau pelikula eman ostean, gaur programako azken lau filmak ikusteko aukera izango dute Irungo Ficoba erakustazokara joaten direnek. Gaurko saioa Gatzaren erreinua filmak irekiko du, arratsaldeko 18:30ean. Jarraian etorriko dira Antzinako burdinaren bila, 18:50ean; Akueduktuak, 19:20an; eta Petrarako bidea, 20:20an.
Gaur, 18:30etik aurrera, Ficoban, Irunen.
Leave a Reply