Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako erakunde publikoek eta administrazioek Beldur Barik izeneko egitasmoa ondu dute elkarlanean. Gazteentzako programa da, eta helburu nagusia da gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea, gizarte eraldaketan laguntzeko. Horretarako, Beldur Barik programaren barruan, hainbat ekinbide antolatu dira: alde batetik, Beldur Barik ikus-entzunekoen online lehiaketa antolatu da, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Gaurtik hasita eta hilaren 25era arte, zabalik egongo da aurkeztutako ekoizpenei botoa emateko epea, www.beldurbarik.org webgunean.
Bestetik, Beldur Barik topaketa egingo da hilaren 29an Urola Garaian. Lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, jaialdiaren helburua da indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan proiektu, talde eta pertsonak elkartzea.
Leave a Reply