Tourette sindromea gaixotasun arraro bat da, eta, gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin, Irrien Lagunek eta Afestta gaixoen familien elkarteak jaialdi bat antolatu dute iganderako, Errenteriako Niessen aretoan. Dantza ikuskizuna egingo dute, hainbat eragileren parte hartzearekin. Gaur da sarrerak erosteko azken eguna. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du, eta Niessen aretoko leihatilan eros daitezke, 18:00etatik 20:00etara.
Etzi, 17:00etan, Errenteriako Niessen aretoan.
Leave a Reply