Emakumeak dira gehienetan, eta gero eta gehiagotan, kanpotik etorriak. Haien kargu geratzen dira etxeko lanak eta adinekoen zein haurren zaintza. SOS Arrazakeriak etxeko langileak omenduko ditu hilaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian, antolatu duen V. Gipuzkoa Solidarioa jaian.
Etzi egingo diren otorduen postre gisara antolatu dute festa, 17:00etatik aurrera. Etziko bazkarietan parte hartuko duten guztiak batuko dira festara, baina jaia irekia da, eta SOS Arrazakeriak parte hartzera deitu du, “immigrazioaren alde positiboa” nabarmentzeko.
Leave a Reply