Bihar hasiko da Xenpelar bertso eskolak eta Ereintza elkarteak antolatutako bertsolari gazteen txapelketari. Guztira, 26 urtez azpiko hamabi bertsolari lehiatuko dira Xenpelar sariko txapelaren bila. Lehen kanporaketa saioa bihar jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteriako Xenpelar Etxean. Han izango dira Maider Arregi (Oñati), Asier Rubio (Luiaondo), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein), Amaia Iturriotz (Urretxu), Ane Labaka (Lasarte-Oria) eta Jon Gurrutxaga (Azpeitia). Bigarren kanporaketan Ane Zuazubiskar (Arrasate), Arnaitz Lasarte (Ereñotzu), Aitor Servier (Azkaine), Josu Sanjurjo (Lesaka), Aratz Igartzabal (Gabiria) eta Maddi Sarasuak (Itsasu) abestuko dute.
Bihar, 18:00etan, Xenpelar Etxean, Errenterian.
Leave a Reply