Bertsolari gazteen Xenpelar Sariaren 2. kanporaketa jokatuko da bihar, Errenterian. Maialen Akizu, Aratz Igartzabal, Arnaitz Lasarte, Maddi Sarasua, Aitor Servier eta Ane Zuazubizkar bertsolariek parte hartuko dute. Sariketa 1971n sortu zen, Errenteriako euskaltzale eta bertsozale batzuen ekimenez, eta, hasieratik, erreferentzia garrantzitsua izan da bertsolari gazteentzat.
Bihar, 18:30ean, Xenpelar Etxean.
Leave a Reply