Nazio marka Gipuzkoako errepideetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalbiltza partzuergoak hitzarmen bat sinatu zuten joan den uztailean, Udalbiltzak bultzatutako nazio marka diputazioak ere erabili ahal izateko. Hitzarmen hori jada hasi da lehen fruituak ematen: aldundiak bide seinaleak paratzen hasi da Gipuzkoako errepide nagusietan (N-1, A-15, AP-8 eta AP-1). A-15ekoak jada jarrita daude eta gainerakoak ondorengo egunetan jarriko dira. Irudian, Nafarroako mugatik gertu jarri duten karteletako bat, A-15 autobian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.