Rock eta hardcore bizia Kashbadekin

Hamabost urte diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Kashbad taldeak bere azken lana aurkeztu zuen aurtengo maiatzean: Arrakala. Geroztik, abendura arte iraungo duen kontzertu biran dabil Errenteriko banda, eta gaur Andoaingo gaztetxean joko du. Taldearen laugarren diskoan ere, Sorkun Rubio abeslariaren ahots melodikoa ezin hobe uztartzen da Kashbaden ohiko hardcore doinuekin. Zuzenekoan ez da faltako kantu zaharrik, ezta doinu berririk ere. Aurretik, Libe taldea igoko da taula gainera.

Leave a Reply

Your email address will not be published.