Estibalitz Jalonen txanda Ilustratzaileen Txokoan

Estibalitz Jalonen lana erakutsiko dute abenduaren 14ra arte Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzaileen Txokoan. Marrazkilari horrek etorkizun oparoenetako bat dauka haur eta gazte literaturaren ilustrazioan. 2009. urtean, III. Etxepare saria eskuratu zuen, eta bi urtez jarraian Juul saria eman diote. Hogei libururen baino gehiagoren ilustrazioa egin du; besteak beste, Katalina Kontalari eta Kristalezko bola berezi berezi bat.

Leave a Reply

Your email address will not be published.