Hilabete honetan 100 urte beteko dira Julio Caro Baroja jaio zela. Haren omenez, San Telmo museoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetako piezak Donostiako hainbat liburutegi publikotan ikusgai daude otsailaren 1era arte, ikertzaile eta antropologoak bere bizitzan (1914-1995) sortutako idazkiez lagunduta.
Julio Caro Baroja euskal jatorriko antropologoa, historialaria eta hizkuntzalaria izan zen. Diziplina horietan aitzindaria izan zen, eta lan eskerga utzi zuen atzean. Berako kanposantuan (Nafarroa) lurperatu zuten 1995ean, 90 urterekin. Intelektual heterodoxoa, kritikoa eta independentea izan zen, eta “bizitza arautua eta arrazoiari atxikia (ez pasioari) daraman gizontzat” zeukan bere burua.
Otsailaren 1era arte, Donostian.
Leave a Reply