Oñatiko txapelketa, finalaren atarian

Bihar jokatuko da Oñatiko VII. Bertso Txapelketaren finalaurreko bigarren kanporaketa. Arratsaldeko seietan izango da, Arranon. Bertan arituko dira finalerako txartelaren bila Urko Arregi, Gontzal Belategi, Iosua, Gorka Larrea, Joseba Lasagabaster eta Xabier Pascual bertsolariak. Lehenengo postuan sailkatzen dena zuzenean pasatuko da finalera. Gainontzeko laurak, puntuazioaren arabera.

Oñatiko bertso txapelketa

Bihar, 18:00etatik aurrera, Arranon (Oñati).

Leave a Reply

Your email address will not be published.