Perlak eta Borrokan taldeak arituko dira gaur gaueko hamarretatik aurrera Antixeneko gaztetxean antolatu duten kontzertuan. Perlak taldea 2013. urte hasieran sortu zen, Zarautzen, eta urte bereko azaroan kaleratu zuten zazpi abestiz osatutako aurreneko lana. Musikalki post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dituzte abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa dute beste batzuek. Borrokan-ek, berriz, hirugarren diskoa du aurten auto-ekoitzi duen lana: Zuak. Borrokan (2002) eta Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, oraintxe! (2007) dira Borrokan taldearen aurreneko bi diskoak.
Gaur, 22:00etan, Antixeneko gaztetxean (Oñati).
Leave a Reply