‘Xalbador, izana eta izena’ dokumentala, Zumaian

Gaur, 19:00etan, Xalbador, izana eta izena dokumentala proiektatuko dute Zumaiako Aita Mari zineman. Eneko Dorronsoro zinemagile zumaiarrak aurkeztu berri du Urepeleko (Nafarroa Beherea) bertsolariaren inguruko ikus-entzunezkoa, eta gaurko emanaldian dokumentalaren nondik norakoak azalduko ditu. Xalbadorren lau seme-alaben laguntzarekin, bertsolariaren atzean ezkutatzen zen pertsona azaleratzen ahalegindu da Dorronsoro.

Leave a Reply

Your email address will not be published.