Puntako sei bertsolari izango dira bihar Hernaniko Oialumen: Unai Agirre, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Jone Albizuri. Gaiak jartzen, berriz, Amaia Agirre ariko da.
Txapelketa urtea izango da batzuentzat. Xilaba eta Bizkaiko txapelketak amaitu berri, beste zenbait lurraldetako txapelketak jokatuko dira aurten, Gipuzkoakoa tartean. Azken hori irailean hasi eta abenduan amaituko da; aurretik, udaberrian, sailkapen fasea egingo dute. 2011ko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetan abestu zutenak zuzenean sartuko dira udazkeneko lehiara. Txapelketa iritsi bitartean, baina, plaza ugaritan ariko dira.
Bihar, 22:30ean, Oialume biltokian (Hernani).
Leave a Reply