Hamaika euskarri, fantasia oinarri

52 artistaren 79 lan biltzen ditu Irudi fantastikoa erakusketak. Askotariko obrak izan arren, guztiek osagai bera dute: fantasia. Lan gehienak margolanak dira; hala ere, osagai fantastikoak dituzten bestelako sorkuntza batzuk ere aurki daitezke: marrazkiak, grabatuak, irudi digitalak, bideoak, film laburrak… Lau gunetan banatu dute: Irudi fantastikoa, Figurazioa vs Abstrakzioa, Gorputzaren poetikak eta Baso arriskutsuak eta gaueko beldurrak. Hilaren 25era arte bisitatu ahal izango da, Donostian, Kursaaleko Kubo aretoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.