Ibilbide luzeko bi bakarkako

Jon Gurrutxagak urrian plazaratutako Hitz lauz diskoa aurkeztuko du Azkoitian. Arima Beltza taldean hasi zenetik ia hogei urte igaro dira; geroztik, askotariko proiektuetan jardun du, Jon & Sugramas izenekoan, esaterako. Azken diskoa “rock disko semiakustiko” gisa definitu du kantariak. Abesti guztiak euskaraz ondu ditu; hitzei doinua jartzen, berriz, hainbat musikari aritu dira. Gurrutxagak bezala, Eneko Burzakok ere bakarkakora egin du salto Mobydick egitasmoarekin. Musikariak 2008an hasi zuen bakarkako bidea, eta 2013an kaleratu zuen Cotard Delusion lehen lan luzea.

Jon Gurrutxaga eta Mobydick

Bihar, 22:30ean, Matadeixen (Azkoitia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.