Akermanen lanetik orainari begira

Chantal Akerman zinema zuzendariaren lanari buruzko solasaldia egingo dute bihar, Gorputza Jaurti lantaldearen eskutik. Hautatutako hainbat idatzi irakurri, ikus-entzunezkoak ikusi eta orainari “modu kritikoan” begiratuko diote parte hartzaileek. Baliabide horiekin honako galderari erantzuten saiatuko dira: “Sentiberatasuna gure izatea arlo ezberdinetan baldintzatzen duen zerbait al da?”. Marion Cruzak gidatuko du saioa. Doakoa da.

Chantal Akerman

Bihar, 10:00etan, Tabakalera-Sukaldean (Donostia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.