Itsasoko ipuinak eta bertso afaria

Samaniego ikastetxearen kultur astearen barruan, bi bertso saio antolatu dituzte gaurko. Lehena haurrentzako emanaldi bat izango da, 18:00etan, Larramendin. “Itsaso gazitik ipuin gozoak” kontatuko ditu Ibai Esoain bertsolari eta ipuin kontalariak Kulunkantauri ikuskizunean. Kantu zaharrak, berriak eta bertsoak eramango ditu. Afalordurako beste saio bat prestatu dute: bertso afaria egingo dute, 21:00etan, erretiratuen tabernan. Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa ariko dira bertsotan.

Kultur astearen egitarauan, beste jarduera bat egongo da gaur: taldeko haur jolasak, 16:45ean, Larramendi auzoan.

Samaniegoko kultur astea

Gaur, arratsalde eta iluntzean, Larramendi auzoan eta erretiratuen tabernan (Tolosa).

Leave a Reply

Your email address will not be published.