Nick Caveren bertsioak

“Esperimentu batean” murgilduta dago Txuma Murugarren. Nick Cave abeslari australiarraren abestiak euskarara ekarri eta zuzenean eskaintzen ari da, Rafa Aceves pianistaren laguntzaz. Zehazki, Nick Cave & The Bad Seeds taldeak 2003an kaleratutako Nocturama diskoko kantuak abestuko ditu Murugarrenek biharko saioan.

Abeslariak dioenez, Caveren abestiak “sakonak dira oso”, eta gai horien “biluztasunean” murgildu nahi zuen, ahotsa eta pianoa oinarri hartuta. Bakarka egindako bidean Murugarrenek ondutako hainbat abesti ere eskainiko dituzte biharko kontzertuan.

Txuma Murugarren eta Rafa Aceves.

Bihar, 23:00etan, Gaztelupen (Soraluze).

Leave a Reply

Your email address will not be published.