Gaur Gipuzkoako toki dezentetan izango da aukera afariaren bueltan bertsoez gozatzeko. Izan ere, bertso afari ugari daude iragarrita gauerako. Usurbilgo Saizar sagardotegian, esaterako, Jon Maia eta Uxue Alberdi ariko dira kantuan, Kilometroak jaia dela-eta antolatutako saioan. Hernanin, Korrikaren bueltan antolatu dute afaria, Santa Barbara elkartean. Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek goxatuko dituzte bertaratzen direnen belarriak. Arrasaten, Gesalibar auzoan, Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso arituko dira, jaietako egitarauaren barruan. Bihar, berriz, Donostiako Ilunki elkartean bertso bazkaria egingo dute. Bertan izango dira Alaia Martin, Amaia Agirre eta Ane Labaka, Itxaso Piquerrek jarriko dien gaiei erantzuten.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply