Ahotsa eta gitarra, besterik ez

Gitarraren laguntza soilaz ariko da Mikel Urdangarin bihar, Irunen. Bakarka abiatu berri duen birako hirugarren kontzertua izango da: Oiasso museoan eskainiko du saioa, 20:00etan. Hamazazpi urteko ibilbidean ondutako abestiez gain, kanta berriak ere entzun ahal izango dira. Abenduan disko bat kaleratzeko asmoa du, baina, aurretik, abesti berri horiek kontzertuetan sartuz joango da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.