Kontzertu solidarioa

Donostiako Orfeoiak eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoak —argazkian— Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatuko dute gaur, Kursaaleko auditoriumean. Ayete unibertsitate egoitzako ikasleek sustatutako proiektua da Kontzertu Solidarioa, eta irabaziak Gipuzkoako Caritasi emango dizkiote, “krisiaren ondorioz okerren dauden pertsonek, langabeek eta etxetik kaleratutakoek aurrera egin dezaten”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.