Otsailaren 8an Getxon hasitako birak Gipuzkoan bi kontzertu eskaintzera ekarriko du Mikel Urdangarin aste honetan. Guztira 21 kontzertu egingo ditu bakarlari bizkaitarrak, guztiak ere edukiera txikiko aretoetan. Urdangarinek berak adierazitakoaren arabera, emanaldi “hurbil eta bereziak” izango dira, “sotiltasunez eta indarrez betetako kantak aurkezteko”. “Jendearen hurbiltasunak, eszenaratzeak eta errepertorioak une berezi bihurtuko dute emanaldi bakoitza”; hala iragarria du musikariak. Udazkenean kaleratu asmo duen disko berriko zenbait abesti interpretatuko ditu kontzertuetan, abesti zaharragoekin batera.
Gaur, 22:00etan, Aita Mari antzokian (Zumaia).
Igandean, 19:00etan, Lugaritzen (Donostia).
Leave a Reply