Aztarnetatik egiara

Hiru ardatz izango ditu Villabonako Memoriaren Asteak: egiaren kontzeptuan sakondu nahi dute, belaunaldien arteko transmisioa bermatu, eta isiltasuna apurtzeko espazio bat landu. Horretarako, hainbat hitzaldi, liburu aurkezpen eta tailer prestatu dituzte hilaren 24tik 31ra.

Zehazki, egia ezagutzeko nazioarteko egunean hasiko dute astea, Esti Amenabarroren liburu aurkezpenarekin. Egileak “egiaren beste zati bat” jarri nahi du mahai gainean Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiaren minak liburuaren bidez, “orain arte kontatu ez den historia bat”.

Aritza kultur elkarteak, Villabonako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, lau urte daramatza Espainiako gerraren eta lehen frankismoaren ondorengo gertakariak ikertzen. Azken lau urteetan garatu den ikerketa lana ikusgarri egiteko antolatu dute astea, baita historiak ahaztera kondenatu dituen herritarrak omentzeko ere.

Asteartea, 24

Subijana etxean, 19:00etan. Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiaren minak liburuaren aurkezpena. Parte hartzaileak: Carlos Martin, Esti Amenabarro eta Paco Etxeberria.

Asteazkena, 25

Subijana etxean, 19:00etan. Frankismoaren aztarnak arakatzen: erbestea, Josu Txuekarekin.

Osteguna, 26

Subijana etxean, 19:00etan. Frankismoa eta emakumeak, zigor bikoitza, Lourdes Herrastirekin.

Ostirala, 27

Udal areto nagusian, 11:00etan. Amasavillabonaoroitzen.net webgunea aurkezteko ekitaldia.

Astelehen eta asteartea, 30-31

Subijana etxean, 18:00etatik 20:00etara. Isiltasuna: traumaren sintomak topaketak, Goyo Armañanzasekin. Aldez aurretik izena eman behar da. www.villabona.eu webgunearen bidez edo inskripzio orria udalera eramanda egin daiteke.

Leave a Reply

Your email address will not be published.