Greziako Merlin Puppet txotxongilo konpainiak gizaki modernoaren bakardadea jorratu du Clown’s houses lanean. Hitzik gabeko ikuskizuna da, eta eraikin bat, bost apartamentu eta sei pertsonaia dira protagonista. Bizitza miserablea daramate, eta ez diote beldurrik bizia galtzeari: bizitzeak ematen die beldurra. Etxeek kartzelak dirudite, eta pertsonak errutinan iltzatuta daude.
Hori islatzeko, inguru ilun eta klaustrofobikoa sortzen ahalegindu da konpainia. Paperez eta egurrez eginiko txotxongiloak eta objektuak erabili dituzte. Bi lagunek mugitzen dituzte, baina publikoarentzat ikusezinak dira. 15 urtetik gorakoentzat gomendatuta saioa da, eta ordubete irauten du.
Bihar, 18:30ean, Topic zentroan (Tolosa).
Leave a Reply