Mondragon Unibertsitatea, gizarte eragileekin

Ez da berria Mondragon Unibertsitatearen eta Baltistan fundazioaren elkarlana. Jon Altuna unibertsitateko errektoreordeak azaldu duenez, ikasleek ikasturte amaierako proiektuak egin izan dituzte han; azpiegiturak hobetzeko proiektuak eta abar. Aurten, unibertsitateko komunikazio kanpaina baliatu dute Baltistanek egiten duen lana zabaltzeko. “Herriko proiektu batetik sortutako izaera sozialeko unibertsitatea gara, eta nahi dugu jendeak ikus dezala gizarte eragileekin harremanetan gaudela”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.