“Ikusteko dago” Txuma Murugarrenek zer-nolako errepertorioa eramango duen Zarautzera. Hala iragartzen du Garoa liburu dendak, Paperezko Kontzertuak saioaren antolatzaileak: “Berarekin ezin da inoiz jakin Nick Caveren bertsioak joko ote dituen ala bere abesti edo proiektu berriren bat aurkeztuko ote digun”. Azkenaldian Cave abeslari australiarraren kantuak izan ditu esku artean Murugarrenek. Nocturama diskoko kantuak euskarara ekarri eta zuzenean eskaintzen aritu da, hain zuzen.
Hilabetean behin antolatzen ditu Paperezko Kontzertuak Garoa liburu dendak. Igande goizetan izaten dira, eta solasaldi batez lagunduta egiten dituzte emanaldiak.
Igandean, 11:30ean, Garoa liburu dendan (Zarautz).
Leave a Reply