Osinalde, “plaza ederra” bertsolarientzat

“Jendea adi egoten da, eta isil-isilik. Plaza ederra da Osinalde”. Aratz Igartzabal gabiriarrak aukera izango du bere herriko Osinalde elkarteko sariketan kantatzeko. Aurretik, Aztiriako elkartean jokatuko du kanporaketa, hilaren 28an.

Ilusio handia egin zion parte hartzeko aukera eman ziotenean. Igartzabalek dioenez, asko gustatzen zaio txapelketako formatu hau, eta halako gehiago egon beharko liratekeela pentsatzen du. Irabaztea ez du helburutzat jarri; bere onena ematea eta gozatzea izango du xede. “Nik neure buruari ez diot presiorik jarriko; ez du merezi aurrez gaizki eta nerbioso jartzea”.

“Betiko” prestaketa lanekin dabil. Ostegunetan elkartu eta bertsotan aritzen da lagunartean; plazaren batean ere bai, tartean tokatzen bada.

Leave a Reply

Your email address will not be published.