Jolas egiteko proposamena, hitzen bitartez

Antzerkia, koplak, bertsoak eta txontxongiloak uztartzen ditu Hiru, bi, zast…egizu jolas haur eta gazteentzako ikuskizunak. Saioan, zertan jolastu ezin asmatu ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean, bat-batean, jenio bat irtengo zaie, eta jolasean jarriko ditu. Ikuskizunaren bidez, “hitzekin jolasteko aukera” eman nahi diete haurrei, koplak asmatuz, hitzak bilatuz. Emanaldia Ibarran izango da, asteazkenean, 17:00etan, kultur etxean. Irudian, ikuskizuneko aktoreak, Zarautzen egindako lansaio batean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.