Kaleak euskaraz betetzeko deia

Donostia euskaraz bete nahi dutela irudikatu zuten joan den larunbatean Konstituzio plazan. Euskararen aldeko manifestua irakurri zuten, eta Juan Karlos Izagirre alkateak egunerokoan euskaraz aritzeko deia egin zien herritarrei: “Hizkuntza leku bat da, eta elkarrengana zabaltzen dizkigu ateak”. Izagirreren arabera, Donostian 122.000 lagun baino gehiagok dakite edo ulertzen dute euskara: “122.000 ate dauzkagu zabaltzeko, 122.000 leku ezagutzeko”. Udalak duela urtebete hasi zuen Udalean ere euskaraz kanpaina.

Leave a Reply

Your email address will not be published.