Prozesioak Seguran eta Hondarribian

Seguran hirurehun urte baino gehiago dituen ohiturari eutsi diote aurten ere. Aste Santuko prozesioak herriaren erdigunea hartu zuen atzo, eta halaxe egingo du gaur ere. 350 herritar inguruk parte hartuko dute.

Prozesioa 18:15ean hasiko da; aurretik, beste hainbat ekintza ere izango dira. Goizean, gurutze bidea egingo dute Santa Engrazitik Sorkundetar komentura, 08:00etan. Arratsalderako, berriz, Jaunaren nekaldiaren ospakizuna prestatu dute, 16:30ean, parrokian. Meza santua ere egingo dute asteburuan, Sorkundetar komentuan: bihar 21:30ean eta igandean 11:00etan.

Seguran ez ezik, Hondarribian ere jende ugari bildu ohi da Aste Santuko ospakizunen bueltan. 17:00etako elizkizunaren ondoren irtengo da prozesioa gaur kalera. Igandean, Jaungoiko Hartzaileen erortzea eta ttopara —topaketaren prozesioa— egingo dituzte parrokian, 10:00etan; eguerdirako, sokamuturra antolatu dute Kale Nagusian. Astelehenean jarduera ugari egongo dira egun osoan: elikadura azoka, toka txapelketa, bertsolariak, haur jokoak, herri kirolak…

Prozesioak

Seguran, gaur, 18:15ean; eta Hondarribian, gaur, 17:00etatik aurrera.

Leave a Reply

Your email address will not be published.