Aisiarako tokietan, bisitari ugari

Aste Santuak bisitari ugari erakarri ditu egunotan Gipuzkoara. Hotelen okupazioa %85ekoa izan da, eta Ostegun Santutik larunbatera egon da mugimendu gehien. Hondarribian “azken urteetako Aste Santurik onena” izan dute; 3.400 lagun baino gehiago igaro dira Arma plazako informazio bulegotik. Aisiarako eskaintzari dagokionez, Aquariumak azken hamar urteetako hasiera onena izan du: lehen bi egunetan 8.000 bisitaritik gora izan dituzte. Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan —irudian— %31,19 igo da bisita kopurua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.