Hiztegietan laiko eta akonfesional hitzek esanahi bera dute. Baina, hitz horiek estatu bat definitzeko erabiltzen direnean aldaketa nabarmena da.
Estatu laiko bat independentea da erakunde edo sinismen erlijiosoekiko. Ez du erlijiorik laguntzen, eta bizitza publikoan ez du erlijio baten esku hartzerik onartzen. Erlijioa bizitza pribatuari atxikitzen zaio soilik.
Espainiako Estatua estatu akonfesionala da, baina urrun dago horretatik ere. Hona 16. artikuluak dioena: “Erlijio batek ere ez du izango estatu-izaerarik. Botere publikoek kontuan hartuko dituzte Espainiako gizartearen erlijio sinismenak”. Espainiak, ordea, Eliza katolikoa kontuan hartu baino gehiago egiten du.
Leave a Reply