Helduentzako txotxongilo ikuskizun bat dakar Javier Aranda Zaragozako artistak. Pieza txiki eta hunkigarriak eskaini nahi ditu; horretarako, txotxongiloak erabiliko ditu. Gizakiaren degradazioaren eta marjinazioaren sinbolo dira txotxongiloak, eta haien bitartez kontatutako istorioek gogoeta eragitea dute helburu. Lau piezatan banatzen da lana: Hamlet, Los miserables, La cantante calva eta El tiranicida. Saioaren ondoren, Ainhoa Alberdik gidatutako solasaldi bat egingo dute.
Gaur, 19:30ean, Garoa Kultur Laborategian (Donostia).
Leave a Reply