Judas Arrietaren azken bost urteetako lanen aukeraketa da Pintatu ala hil. Bi zatitan banatu dute erakusketa. Batetik, mihisearen gainean egindako hainbat pieza ikusi ahal izango dira, Arrietak 2010. eta 2014. urteen artean Txinan egindakoak. Bestetik, artistak pintatutako skate ohol batzuek osatzen dute erakusketaren bigarren zatia. Azken hori Jartskateborads euskal enpresarekin izandako elkarlanaren emaitza da.
Igandera arte, Amaia kultur zentroan (Irun).
Leave a Reply