Zerga iruzur gehien, operazio handietan

Azken kontsumitzaileekin lotutako iruzurra “oso txikia” da, enpresetan atzematen denaren aldean. Diputazioak inoizko iruzur kopururik handiena atzeman zuen 2014an —414,6 milioi—, eta horretatik zatirik handiena sozietate zergan izan zen (%41). Batez ere enpresak sustatzeko elkarteak ikertu zituen aldundiak. Erregimen bereziak ziren, onura fiskal handiekin, eta higiezinen sektoreak “irabazi handiak zerga ordaindu gabe pasatzeko” erabiltzen zituen. Diputazioaren arabera, “gaizki” egindako arau bat zen, halako jokaldiak ahalmentzen zituelako. Erregimen hori ezabatu zuen aldundiak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.