Adiskidetze sinbolikoa islandiarrekin

Islandia eta Euskal Herria adiskidetzeko ekitaldi sinbolikoa egin dute Holmavik herrian. Leku horretatik gertu, ekaitz baten ondorioz lehorrera babes bila iritsi ziren Gipuzkoako 32 arrantzale baleazale hil zituzten, duela 400 urte. Hala, hildako arrantzaleen omenezko plaka bat jarri dute Sorginkeriaren Museoaren parean. Islandiako Gobernuko eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.