Neskak, ‘rockeatzera’

este pauso bat emango du bihar Emarock proiektuak. Emakume musikarien bueltan jaio zen, duela hiru urte; geroztik, askotariko jarduerak egin dituzte: erakusketa bat, dokumentala, irratsaioa, Emarock Gauak saioak, argazki liburua… Biharko, egun osorako egitaraua dute prest: 11:00etatik 01:30era, hamalau emanaldi izango dira Aretxabaletako hainbat gunetan. Lehen Emarock Egunak emakume taldeei eta batez ere musika tresnak jotzen dituzten emakumeei emango die protagonismoa. Goazen rockeatzera leloa aukeratu dute jairako, eta Popiñe neskatila izango da eguneko irudia.

Musika ez ezik, beste zenbait ekintza ere izango dira: Pilo pilo korapilo umeentzako ikuskizuna, serigrafia eta marrazketa tailerrak… Honako hauek dira egun osoan parte hartuko duten taldeak: The Lizards, Puski Txurruski eta Mariski, Ines Osinaga, Bala, Pottors ta Klito, Humus, Maite & Zaloa & Miren, Puro Luego, La Basu & Aneguria, Xarpa, Hibakusha, Maixa eta Lagunak, eta Perlak.

Emarock Eguna

Bihar, egun osoan, Aretxabaletan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.